entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
I 2005

Eyes Of Soul Eyes of Shiva

Heavy-Metal CD
Sambaren lurraldeak, erritmoz beteriko doinuez gain metal musika jorratzen duten talde bikain asko ematen jarraitzen du. Sepultura, Angra eta Shaman bezalako taldeen ondotik, Eyes Of Shiva izeneko taldeaz hitz egin beharko genuke. Sao Paulo hiriko boskote gazte honek hiru urte behar izan ditu bakarrik lehen diskoa kaleratu eta jendea sor eta lor uzteko. Eyes Of Soul izeneko lanean, heavy metala beraien lurraldeko folk doinuekin uztartuta entzun ahal izango dugu, ukitu mestizoa agerian geratuz. Dena den, Eyes Of Shivak hamar kantutan bildutakoak ez du esan nahi korronte berri baten sortzaileak direnik, aurretik beste hainbat taldek uztarketa bera erabili izan dutelako. Hain zuzen ere, Angra, Brasileko heavy metalaren ikur nagusiarekiko antzekotasuna egotzi diezaiekegu, antzeko formulak erabili dituztelako. Antzekotasunak ostera, ez du esan nahi talde gazte honen lehen diskoa txarra denik, alderantziz. Egungo power metalaren egoera ikusita, disko paregabea karrikaratu dutelakoan nago eta maisuen lekua har dezaketela ere pentsa daiteke. Eagle of the sun, World Tomorrow eta Just a miracle bezalako abestiek argi adierazten dute gazte hauen kalitatea, riff indartsu, koru bikain eta melodia ikaragarriak nahasten lortzen dutena. Akordeoi, flauta eta perkusio doinuak ordea, Lampi
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.