entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
txabi@funtsak.net 2005

Dust My Broom Boozoo Bajou

Askotarikoa CD
Bozoo Bajouren bigarren diskoa da hau, oraingo honetan !K7rekin kaleratua, hainbat urtetan Stereo Delux zigiluan 12 hazbeteko maxiak argitaratzen ibili ondoren. Dubaren egituretatik abiatuta, azken urteetan downtempoaren erreferenteetako bat izateagatik nabarmendu da bikote alemaniar hau, beti ere soul, reggae, jazz, R&B eta baita folkaren uretan ere nabigatzen jakin dutelarik. Disko berri honetan influentzia guzti horiek daude, nahiz eta aurreko lan zein abesti solteekin alderatuta, askotariko tempoak eta erregistro gehiago dauden. Killer pieza nabarmenduko genuke, Top Cat mikroan dagoela, eta baita Way Down blues elektronikoa ere, Ben Weaber-en eskutik. Bihotza poztu eta espiritua baretzen duten erritmo jamaikarrak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.