entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Gotzon Hermosilla 2008

Discography The Huguenots

Hardcore-metal... CD
90eko hamarkadako talde ilun samarra izan zen The Huguenots eta, guk dakigula, disko bakarra argitaratu zuten bere garaian, Seven Percent Solution taldearekin batera ateratako split bat. Baina itzal handiko musikariak zeuden taldean: Dan Colby The Explosioneko bateria jolea, Piebaldeko Aaron Stuart eta, batez ere, Convergeko gitarrajole Kurt Ballou. Erreferentzia horiekin, eta diskoa Hydra Headek argitaratzen duela jakinda, erraza da imajinatzea nolako soinuak biltzen dituen CD honek: metal eta hardcorearen arteko nahasketa bat, ez Convergerena bezain trinkoa, baina Ballouren beste taldearekin espiritu esperimental eta apurtzailea partekatzen duena. Abesti egitura arras konplikatuak, gitarra korapilatsuak, ozta-ozta kontrolatutako kaosa. Batzuetan Botch, Cave In, Isis, Knut, Converge (nola ez) eta metal kaotiko eta esperimentalaren beste talde batzuk ekartzen dituzte gogora, beste batzuetan At The Drive-In-en alderik eroena berpizten dute. Ez da entzuteko erraza, baina interesgarria izango da soinu horiek maite dituztenentzat.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.