entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Asier Leoz 2005

Devils & Dust Bruce Springsteen

Kantautore CD
Lan berri / zahar honetan (abesti gehienak 1995ean konposatuak dira, The Ghost Of Tom Joad biran ari zela) ez dago Springsteen erabateko bakardadean dagoela esaterik, nahiz eta E kaleko lagun gutxi bildu duen diskoa egiterakoan. Haietako batek, Soozie Tyrell bere izena, aparteko pisua hartu du azken emaitzan, bere biolinak jantzitako pasarteak ugari baitira Devil & Dust akustiko honetan zehar, eta bestelako nobedade ezean, disko hau modu akustikoan abiatutako besteengandik bereizteko modua izan daiteke. Honela, Nebraska berri baten mamua uxatzen du, baina ez gehiegi, biak zabaltzen ditu-eta hiltzaile istorio batek (oraingoan Jainkoaren izenean bada ere) bietan dauka tokia muga zeharkatu nahian dabilen iheslariak eta biak daude, azken batean, halako ikuspegi pesimista / etsitu batez eginak. Hala ere, Nebraska hartan bakardadea itzela eta sentitzeko modukoa zen bitartean, oraingoan E Street Band osoa ondoko gelan dagoela ematen du (All the way home), edozein momentutan abestian sartzeko prest. Azkenean, orduan bezala, ez dira azaltzen.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.