entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2005

Dancing Days Camping

Rock CD
Katalunia aldetik datorren talde honen bigarren diskoa besarkada bat bezala uler daiteke. Imajinazio asko eta ondo landutako post-rockak eman dezakeen besarkada beroa, alegia.Ongi hornituta dator bigarren lan hau: melodia akustiko eta pop giroak, eta baita punkera hurbiltzen direnak ere. Bere garaian argitaratu zuten Photo-finish lanaren eboluzioa da, abesti luze eta motzak elkartzen dira hemen, askotan horrelakoak tartekatzeak suposa dezakeen zailtasunari aurre eginez. Honela, entzunaldi erakargarri, eroso eta dotorea bihurtzen da bigarren disko honen lehenengo zatia. Bigarrenean aldiz, esperimentaziora gerturatzen diren giro anbiental eta kaotikoak datoz (askotan siniestro bilakatzera heltzen direnak). Honelakoa da A radiant morning, nahiz eta hau diskoko bigarren abestia izan. Esan bezala, pieza sendo eta beroak dira hemen nagusitzen zaizkigunak, American Good esaterako. Baina, aldi berean, amildegi batean erortzear zintzilik gelditzen diren kantuak era badaude. Azken finean, dantza egiteko modu ezberdin asko daude.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.