entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2004

Co-Pilot Happy Meals

Pop-rock CD
Hamar urtetik gora darama Kataluniako talde honek musikaren munduan, denbora horretan gainera aldaketa ugari jasan dituelarik. Alde batetik partaideak aldatzen joan dira, batez ere baxu jolearen postuan. Gaur egun Mapleko Edgar Beltri (Uziel-eko partaidea baita ere) dugu lau soketan. Baina aldaketarik nabarmenena eta garrantzitsuena estiloari dagokiona da. Zaila da talde hau duela urte batzuk hardcore melodiko azkarra egiten imajinatzea, batez ere gaur egun pop doinuen alderdirik indienak lantzen dituela jakinda. 99an Outline records disketxean kaleratu zuten diskoaren maitale bazara, ez duzu lan berri hau gustuko izango aipatutako aldaketa medio. Edo agian bai, agian zuk ere giro lasaiagoak nahiago dituzulako denboraren poderioz. Co-Pilot honetan bederatzi kantu aurkezten zaizkigu, guztiak Unfinished Sympathy taldeko Xabi Navarrok grabatuak. Diskoa ongi hasten da: Gear Wheel indartsuarekin eta Drowning in you maitagarriarekin, Mapleko abeslari den Lauraren ahotsa lagun dutela. Hala ere, aurrera doazen heinean abestiak indarra galduz doaz, eta azkenean freskotasun gehiago faltan botatzen dugu.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.