entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Doncel 2008

Continents Nisei

Post-Hardcore CD
Euskal Herrian, underground mailan, jarraitzaile andana duen taldea da Nisei. Izan ere, hemen konturatu omen ziren (horrela irakurri nuen elkarrizketa batetan) ingelesez abesten jarraitzeak ez zuela zentzu handiegirik. Eta hona hemen aurreko diskoekiko ezberdintasun nagusia: katalana erabiltzea, normaltasun osoz. Melodia (edo disonantzia, esan beharko genuke) aniztasunak zure burua aztoratzeko aukera gehiago ematen ez duela pentsatzen zenuenean, hara, espero ez zenuen beste aldaketa bat, eta beste bat, eta beste bat. Belarri exijenteenentzat egindako lana. Izugarria bateria-jotzaileak ematen duen jokoa, taldekideengandik gehiegi urrundu gabe.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.