entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Jabier Lopez 2005

Concrete Mixer Atom Rhumba

Askotarikoa CD
Iazko diskorik inportantenetako bat (Entzun!ek urteko euskal diskorik onena izendatu zuen), Bacbone ritmo alegia, itxuraldatuta datorkigu orain. Entzuleen hezur eta muskuluak eragiteko egin zen rock&roll diskoa hainbat disko jartzaile, musikari eta ekoizleren ikuspuntutik pasa da. Lan txukuna egin dute denek, eta emaitza, hain buru, aburu eta jatorri desberdinekin, askotarikoa eta oso bariatua atera da logikoa denez, eta ondorioz, aberatsa. Kaki Arkarazok oso lan polita egin du Eskimo Bones kantuari kolore eta ehundura berriak ezarriz; Akauzaztek dentsitatea eta astuntasuna eman dio Satin Breakdown-i; Xabi Erkiziaren frekuentzia-eroaldia entzuteko zaila bezain interesgarria da (Old kind virus); Manta Ray asturiarrek ere interpretazio bitxienetako bat ekarri dute diskora, arrisku handikoa; Javi Letamendiarena ere oso ongi dago (Just stop) eta Anarik bere ahotsa sartu du -gailurekin batera egindako elkarlanean (Cowboy fly). Bien bitartean, Diyi Amsia & Carlotta, Templar & Birdy eta Javi Pez disko jartzaileen piezak entzuteko arinagoak dira eta diskoaren mailari eusten diote. Baina bat aukeratu beharko banu, Josetxo (Bicho) & Murkyk moldatutako One bit Memory aukeratuko nuke, jakinda ez dela apurtzaileena, ez eta harrigarriena ere. Eta zurentzat, zein izan da gustukoena?
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.