entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2002

Cobre cuanto antes Sr. Chinarro

Pop-rock CD
Antonio Luque dugu Sr. Chinarroren itzalean ezkutatzen den musikaria. Izen artistiko horren pean kaleratzen duen seigarren diskoaren aurrean aurkitzen gara, zeinak 10 abesti jasotzen dituen. Acuarelaren eskutik argitaratua dugu beste behin andaluziarraren eskaintza berria, eta hango giro beroak hurbiltzen dizkigu. Beti bezala, poesiaz beteriko letrak abesten dizkigu, pop melodikoan babestuak, beti ere, gitarra elektrikoaren baimenarekin. Ohiko akordeoiaren doinuek ere besarkatzen dute malenkoniaz estalitako giroak. 90. hamarkada amaieran egileak erakutsi zuen freskotasunera itzultzen den lan baten aurrean gaudela esan dezakegu. Aurrerapausoa bere ibilbidean, bere ohiko atmosfera ilunean. Sr. Chinarro poeta madarikatua dugu, letrak maisuki musikatzen dituena eta giro tristeenak hitz eta istorio dibertigarriekin isla ditzakeenak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.