entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2006

Born In Blue Jazzbo

Ska CD
Nork esango luke gaur egun mundu mailan egiten den ska interesgarrienetakoa Alemaniatik datorrela. Jazzbo taldeak meritu bikoitza du; batetik, oso musika ona konposatzen duelako eta bestetik, gaur egungoa ez den soinua ematen diolako musika horri. Taldea 1997an sortu zen eta taldeko partaideek eskarmentu ederra dute musika munduan. Waki eta Detwin Johannsen anaiek tronboia eta saxoa jotzen dute. 60. hamarkadan jazz taldeetan hasi ziren eta 1979an Yebo taldea sortu zuten, Europa mailan ska tradizionala jotzen zuen lehen taldea. Gainontzeko partaideek ere ibilbide luzea dute musika taldeetan eta, besteak beste, Engine 54, Time Tough, Skampis edo Wood In Di Fire bezalako taldeetan aritu dira. Jazzbo taldearen disko berria begiak itxita ditugula entzungo bagenu, 60. hamarkadan Jamaikan egiten zen ska jazz diskoa entzuten ari garela esango genuke. Soinu hori lortzeko garaiko teknikak erabiltzen dituzte; grabazio analogikoa, instrumentu akustikoak eta bi mikrofono. Taldeko partaide guztiak batera jotzen dutela egiten dituzte grabazioak, zuzenean arituko balira bezala eta elkarrekin zuzenean urteak jotzen daramatenez primeran geratzen zaie. Laburbilduz, 60. hamarkadako ska jazz jamaikarrik onena, 21. mendeko alemaniarren eskutik.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.