entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2005

Blood, Sex & Rock Blood Seekers

Rock&roll CD
Zazpi abesti aurkezten dizkigu Hondarribiko banda honek bere estreinako lan honetan. Punk rockaren alderdirik azkar eta zikinenak lantzen dituzte, haien gustuko erreferentzien alboan kokatu ditzakegunak: Hellacopters, Gluecifer... Ingelesez eta gazteleraz abestuak datoz kantuok, non odola, sexua eta rock&rolla (diskoaren tituluak dioen bezala) barra-barra aurkitzen ditugun. Arnasa hartzeko denbora gabe B Serieko film batean aurkituko gara disko hau entzutean. Dr Satan kantuan hardcorera ere gerturatzen dira. Gore film batean aurkituko gara hemen, non motozerra batekin tripak aterako dizkiguten. Beldurrezko filmetako giroak edo auto azkarrak ere ez dira falta lan honetan. Izaera taldeko Mikel Ugarte arduratu da grabaketaz. Ausardia eta harrotasunez beterik dagoen lana da honako hau. Mozkortu eta ondo pasatzeko sortua, punk rock doinuak gustuko badituzu behintzat.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.