entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Antton Iturbe 2013/01/19

Bish Bosch Scott Walker

Askotarikoa CD-BINILOA
Diskoaren azala. Diskoaren azala.
1995eko Tilt disko txundigarriaren garaitik jarraitu duzuenontzat, ez da ezusteko handirik Scott-en disko berri honetan. Tilt eta Drift-en sakontasun eta edertasun deseroso azalduezin berbera aurkituko duzue hemen. Musique Concrete kutsuko instrumentazio bitxiak, kantu estruktura narratiboak eta poliedrikoak, doinu abstraktu eta atonalak, eta bere betiko ahots miresgarri eta nahastezin hori itxurazko kaosa maisuki menperatuz.
Hala ere, bere Bish Bosch honek aurrekoen aldean baditu bere ezaugarriak. Trilogia baten amaiera bailitzan, Scott-en pauso berri bat aditzera ematen duela dirudi. Elkarrizketetan eta argazkietan bere aurpegia azaltzen hasi da azkenaldi honetan, eta horren isla balitz bezala, bere musikak irmotasun pittin bat galdu duela esango nuke; dinamika pixka bat arinagoa eta ia ia umore puntu bat erakustera ailegatzen da ere. Are gehiago, nolabait Scott 60. hamarkadan izan zen pop izar komertzialaren eta egungo musika sortzaile aurrerakoiaren arteko elkarpuntua aurkitzen ari dela bururatzen zait. Hots, bere iraganarekin bakea egiten ari dela, lotsarik gabe. Eta konbinazio horren laguntzaz bere lan borobilena plazaratu duela esatera ausartuko naiz. Eta bai, horrek zuzen zuzenean historia osoko nire disko kuttunenen artean dagoela esan nahi du, noski baietz.

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.