entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2008

Bike 2.0 Askoren artean

Elektronika CD/DVD
Bike, Bizkaiko Kolektibo Elektronikoa da; hau da, musika elektronikoaren inguruan Bizkaiko sortzaile talde batek sortutako kolektiboa da. Duela urtebete sortu zen egitasmoa eta tarte honetan kontzertuak, jaiak, aurkezpenak eta hainbat ekintza burutu dituzte. Urtebeteko ibilbide horren emaitza bezala, diskoa eta DVDa kaleratu dituzte. Diskoan, Bike kolektiboan parte hartzen duten talde eta musikarien doinuak entzun daitezke (Mimoloco, Bi.Rss, Dr.J, Jose Luis Canal, Gose, Templar&Birdy, Bruskobreaks, Tierra, Fernando Carvalho, Insert Beat, Backbone eta 2BSKheroek).
Gehienontzat ezezagunak dira izen horiek (gutxi batzuk kenduta) baina Bizkaia aldean (Bilbon bereziki) erritmo elektronikoek duten indarraren adierazle dira. Urteak dira kolektiboko partaide batzuk, bakoitzak bere aldetik, musika elektronikoaren esparru desberdinak zabaltzeko egindako lana. Itzaletik argitara ateratzeko pauso berria da Bike egitasmoa. Euskal Herrian musika elektronikoa lantzen duten musikariek bide handia dute oraindik egiteko eta aurreritzi asko gainditzeko. Diskoan, aniztasuna topatuko dugu erritmo aldetik (The Clash taldearen sanplerra eta guzti), kolektiboaren izpirituaren erakusgarri. Diskoarekin batera DVDa doa, kolektiboko partaideek egindako zuzeneko lanen irudiekin. Era berean, gonbidapena luzatzen diete bideo sortzaileei diskoko musikari irudiak jartzeko gonbitea luzatuaz (lehiaketa ere egin dute).
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.