Lee Renaldoren diskoaren azala.
90eko hamarkadaren jabe egin zenetik,
Sonic Youth-ek frogatu izan du (iraganeko banda batez hitz egiten ahal dugu jada?) talde honi eman zioten aura intelektual hori batzuen pose eta esnobismotik harago zegoela. Bere gitarra jolea hori egiaztatzera datorrela dirudi.
Thurston Moore eta
Kim Gordonen arteko bereizketak, linboan utzi du newyorktarren etorkizuna.
Lee Renaldo,
Steve Shelley bateria jolearekin eta
John Agnello ekoizlearekin elkartu da 2012. urteko disko handienetako bat egiteko (nahiz eta proiektua 2011an abiatu zen). Bere modura, popzaleagoa da (bere zentzu konbentzionalean ulertu)
Between The Times and The Tides diskoa. 80 eta 90 hamarkadetako abestiaren aztarna dauka,
R.E.M.-ek eta 'College Radio' eszenaren baitako beste talde batzuek jorratutako bidetik, errepikaren bilaketa soila gainditu eta