entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2006

Being In A Boy Group The Strike Boys

Elektronika CD
Musika elektronikoak azken urteotan izan duen bilakaeraren adibide da Strike Boys taldea. 1998an Selected funks (Wall of Sound) izeneko estreinako diskoa kaleratu zutenean garaiko musika elektronikoaren aberastasuna islatu zuten; estiloen arteko maitasun harremanaren une goxoa zen eta Tommy Yamaha eta Martin Kaisak aberastasun horrekin osatu zuten diskoa. Makinekin osatutako dub, funk, soul eta elektro doinuak ziren nagusi, kantu batzuetan abeslari lagunen parte hartzearekin batera. Zortzi urte igaro dira orduz geroztik eta tartean beste bi iraupen luze kaleratu dituzte (Grapefruit flavoured greentea time eta Playtime) eta beste jende askorentzat nahasketa ugari egin dituzte. Orain, bueltan dira disko berriarekin eta musika elektronikoaren gaur egungo joerak jaso dituzte. Azken urteotan, makinen nagusitasunetik urrundu eta hezur haragizko musikariekin egindako elkarlanak ugaritu dira eta musikari dagokionez, rock eta pop doinuetara gerturatu dira sortzaile asko. The Strike Boys bikotearen disko berrian joera hori antzematen da eta abeslarien artean, adibidez, Thomas Lang aurki dezakegu, Alemaniako The Robocop Kraus indie rock taldeko abeslaria. Bizitzaren gora beherak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.