entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2004

Basque Planet Askoren artean

Askotarikoa CD
Lehen aldia da, guk dakigula behintzat, Wagram bezalako diskoetxe garrantzitsu batek euskal musikarekin osatutako bilduma kaleratzen duela. Frantses estatuan dagoen diskoetxe independente garrantzitsuenetakoa da Wagram eta gure artean, guk behintzat horrela ezagutu genuen, musika elektronikoaren inguruan kaleratzen dituen disko sesio/bildumengatik ezaguna (Hotel Costes, Barfly, Budha Bar, Saint Germain des pres cafe...). Euskal Herrian egiten den musikak interesa piztu du Wagramekoen artean eta hemen egiten den kantuekin osatutako bilduma egitea erabaki dute. Horretarako, beraientzat euskal musikaren izen esanguratsuena den Fermin Muguruzarekin harremanetan jarri eta bere esku utzi dute diskoko kantuen aukeraketa lana. Emaitza hemeretzi kantuekin osatutako bilduma da, Ferminen gustu pertsonalen arabera eratua eta hasiera batean Euskal Herritik kanpoko entzuleei begira egina. Azpimarratzekoa da estilo aldetik duen aniztasuna (reggae, dub, ska eta rap doinuetatik rock eta triki doinuetara doa), sesioa izan ez arren hasieratik amaieraraino koherentzi handiko sesio modura antolatua dagoela, euskaraz egindako kantuak direla (eta hau oztopoa beharrean ikur bilakatu daitekeela), diskoetxe handi eta txikietako kantuak daudela eta Euskal Herrian egiten den musikak gutxienez atzerrian egiten den musika bezain ona (eta askotan hobeagoa) dela erakusten duela. Guztiaren gainetik ordea, kanpoan hemen egiten denagatik interesa dagoela (eta ez bereziki komertzialki errentagarria delako) eta bertako taldeek promozio egokiarekin kanpoan arrakasta izan dezaketela erakusten du. Nork behar du euskal musikak duen kalitate eta maila altuaren froga? Euskal musika buruan eta ibili munduan...
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.