entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Omero 2004

Bamnan and Slivercork Midlake

Pop CD
Pop doinuei psikodelia nahasten die Texas aldetik datorren talde honek. Bere garaian, Mercury Rev edo Beatles bezalako taldeek ere izan zituzten honelako garai sinfoniko psikodelikoak eta horiek dira disko hau entzutean bati burura etortzen zaizkion lehen erreferentziak. Baina erreferentziak edo konparaketak gorrotagarriak izan daitezkeenez, talde honek azkenaldian popak behar zuen freskotasuna, esperimentazioa eta ausardia dakarrela aipatuko dugu, elektronika eta doinu akustikoen nahasketa ezberdinak aprobetxatuz. Bilbon duela gutxi ospatu den jaialdi batean zuzenean aritzekoak ziren, nahiz eta azken orduan etorri ez. Pena bat, egia esan ikusgarria litzatekeelako diskoan aurkezten dituzten konponketa, instrumentazio eta giro ezberdinak zuzenean ikustea eta entzutea. Hamabi kantu dira boskote honek hemen aurkezten dizkigunak, beren jaioterrian, Texasen, eta Londresko Abbey Road estudioetan grabatuak. Bidaiatzea gustuko baduzu hemen duzu horretarako soinu banda aproposa, diruak eraman ezin zaitzakeen lekuak hurbilduko dizkizu lan honek. Udarako freskagarria!
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.