entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2005

At soon as possible Asstrio

Jazz CD
Jazz, funk eta elektronika (ska, reggae eta arabiar doinuen zertzeladak ere) eskaintzen dizkigu Bartzelona inguruan sortutako talde honek. Oinarria: bateria, gitarra eta batez ere teklatuetan egiten duten lana. (Aipa dezadan, bidenabar, orain gutxi zendu zen Jimmy Smith handia, hammond organoa jotzen aitzindaria izan zena, eta segur aski Asstrio-rengan eragina izan duena.) As soon as possible honetako abestiak instrumentalak dira, pare bat kantetan sartutako emakumezkoen ahotsak izan ezik. Diskoak alaitasuna helarazten du batez ere, esaterako Duke Ellington-en Caravan ospetsuaren bertsio groovia egiten dutenean. Aipagarria da era berean, Errabal zigiluak kaleratzen dituen beste ekoizpenetan bezala, digi-pack erako diseinu landua dakarrela CDak.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.