entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
I 2005

Apocalipsis Tierra Santa

Heavy-Metal CD
Urteroko zitari huts egin gabe, Iberiako (eurak esango luketen bezala) heavy metalaren ikur nagusienetako baten produktu berria gure artean da. 2003an Indomable diskoa eta Las mil y una noches zuzeneko bikoitza kaleratu ondotik, Apocalipsis izeneko estudioko seigarren lanarekin datoz. Portada negargarriak beldurra transmititu dezakeen arren, barnean hamaika kantu interesgarri topatuko ditugu. Disko berri, urrats berri? Egia esan, hirugarren lana atera zutenetik egun arte kritika asko jasan behar izan dituzte, lanetik lanerako garapena hutsala delako. Alde batetik, kritikak ulergarriak dira eboluzio handirik ez baita atzematen. Bestetik, onartu behar da Tierra Santaren musikak zaletu ugari bildu dituela eta ez direla zertan aldatu behar (ikus AC/DC). Iritziak iritzi, urrats berri gisa har genezake Apocalipsis diskoa. Lehen abestiak entzun orduko, gitarra rockeroen presentzia inoiz baino nabarmenagoa dela ohartuko gara, taldearen hasiera garaiko gitarra zorrotzek eta erritmo azkarrek lekua galtzen dutelarik. Gainera, teklatuek irabazi duten indarrari esker, hard rock doinuen esparrura iritsi dira Rainbow taldearen eskolakoak direla agerian utziz. Ner
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.