entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Fred Berruet 2004

Antics Interpol

Rock CD
Orain bi urte, 80ko hamarkadako mamuz bete Turn on the Bright Lights maisu-lana atera ondoren, Interpoleko lau mutil dotoreak Antics lasaiago baina eraginkorrarekin itzuli dira. Disko berria Next Exit eztiarekin hasten da baina Evil bigarren kanturako, ekaitzak eztanda egiten du. Bagenekien Interpolekoak horrelakoak egiteko gai zirela, kontzertu ilun eta inspiratuetan eskaini ohi duten gitarra erasokorren uholdeak behin eta berriz frogatu bezala. Halere, hurbiletik entzunez, badirudi kantuak doi bat lasaitu direla. Horrela, NARC mozkorgarri eta zirraragarrian, edo jarraitzen dion Take You on a Cruise-en, lehengo harrokeriek adierazpen xumeago eta bareagoei tokia egiten diete, hori bai, lizunkeriarik eta eraginkortasunik galdu gabe. Slow Hands harribitxian bezala, Interpol deiadarka ari da, gauza berria ez bada ere. Alabaina, Antics-ek besteen musikaren bilduma zoragarria dirudi. Han-hemenka, Bowie, The Fall edo Joy Division-en itzala dauka
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.