entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Etxeberria 2004

Amorino Isobel Campbell

Pop CD
Eguneroko zirku musikalak beti dago ikuskizun berriak aurkezten. Denak erakargarriak dirudite. Eta batzuk lortzen dute gure dirua eskuratzea, argi asko edukitzeagatik, mundu guztiari gustatzen zaiolako edota gure barneko arimari polita iruditzen zaiolako. Soinu eztanden eta argi distiren erdian, gure oinak kamioi txikia eta ederra aurkitzen dute. Gehienak kamioi honen paretik pasatzen dira ia ikusi gabe. Kanpotik kolore ederrak ditu, baina ez dizute itsu uzten. Eta eskaintzen duen produktua ez da begietatik sartzen. Gainera, betiko zaporeak ditu gogoko gure (soinu) saltzaileak. Disko honen arrisku handiena ez da erortzea edo hanka puskatzea, kolesterola zaintzea baizik. Hemen dena goxotasunez eginda dago, amodioz (begira disko honen izenburua), karameluz josita. Hitz xuxurlatuak, tempo lasaiak, gitarra arpegiatuak. Zoaz Ultraloop ala The Rock times ikuskizunera. Nik hemen geratuko naiz. Amodioz beteta dauden abesti hauek baretasunez dastatzen.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.