entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxe 2008

Amaneci Boikot

Punk CD
Erritmo biziak, alaiak, dantzagarriak, zaratatsuak. Hots, zapore balkaniarra, Danubio ibai ertzean kantuan dagoen ijito taldearen musika. Musika umoretsua ezbairik gabe, nahiz eta diskoko zenbait kantek dioten bezala, Balkanek bizi izan zuten gerraren orbainak oraindik herritarren aurpegietan dauden. Kantuen hitzak, pertsonen arteko maitasuna, adiskidetasuna zein kaleetako betiko istorioetatik at, herrialde hark jasan zuena kontatzen dute, gatazka politiko, erlijioso eta etikoek sortarazi zuten herrien arteko guda. Insert Coin eta Madre abestiek, Kaliforniako hardcore melodikoaren kutsua dute eta Grito en alto aldiz, ska eta zelta doinuak nahasten dituen kanta bitxia da. Bestetik, Juntos tu y yo abestia rockeroagoa da eta Miro alrededor, Jaula de cristal zein Las noches sin dormir kantek, betiko Boikot bizi dela gogorarazten digute, disko osoan zehar erritmo balkaniarrek presentzia nabaria duten arren. Aipatzekoa, tartean daudela Goran Bregovicen Kalasnikov kantaren Skalasnikov bertsioa, zein Emir Kusturikaren Bubamara. Esan daiteke beraz, Boikot-ek, diskoa grabatu asmoz Bosniara abiatu zirenean zuten helburua lortu dutela, herrialde zigortu hartako errealitate sozial eta musikala, ongi islatuta geratu baita Ameneci
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.