Bi mila urtean atera zelarik, United, Phoenix-en lehen diskoa entzuteko parada anitz izan zen Europa guzian. Frantzian izan ezik. Alabaina, Air-eko lagunek bezala, Pariseko laukoteak oihartzun gutti izan du orain arte bere jatorrizko herrian. United-en euforiaren ondotik, zalantzak ukaitea zilegi zen bigarren lan honi begira. Baina Alphabetical-ek duda guziak uxatzen ditu lehen kantutik: Everything is everything-ek berehala frogatzen du laukoteak ez duela ezer galdu. Are gehiago, aitzineko markak gainditzen ditu. Hori ederki frogatzen dute gailurra ukitzen duten You Can