entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Alvaro Fierro 2007

All The Bells And Whistles Bryan Estepa

Pop CD
Sidneyko semea, Bryan Estepa ez da kasualitatez Rock Indianako katalogoan sartu. Bere melodiekiko eta pop eguzkitsuarekiko joerak Madrileko zigiluaren jakingura piztu eta berehala fitxatu zuten, euren estiloarekin bat egiten baitzuen. Brendan Benson (White Stripeseko Jack Whitekin batera osaturiko Racounters taldeagatik ezaguna), John Roderick eta Long Winters edota Andrew Sandovalen artean koka genezake, horiek guztiak garaikideak eta country zein folk arteko poparen amoranteak. All The Bells... kanta ezin hobeez beterik dago, gitarra elektroakustikoetatik gitarra elektrikoetara jauzi eginez; By the Window abestiak bidea argi uzten digu, hirurogeigarren hamarkadako Kaliforniara atzera eginez, Beach Boys, Buffalo Springfield eta The Byrds taldeak gogoraraziz. Michael Carpenter-en ekoizpen lanari esker (Finkers zein Pyramidiacs taldeen lanen arduraduna besteak beste), hain denboraz kanpoko popa egunotan freskotasunez blai egotea lortu dute. %100 go-zagarri.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.