entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2005

Africanism Askoren artean

Askotarikoa CD
Afrikak erakarpen berezia sortzen du, zentzu guztietan. Afrikarren zorigaitzerako, mendeetan zehar europar askok Afrika ezagutu, ustiatu eta menderatzeko beharra sentitu dute eta emaitzak begi bistakoak dira. Musikari dagokionez, harremana horren odoltsua izan ez arren, Europako (eta AEBetako) musikari eta ekoizle asko afrikar aberastasun musikalaz baliatu dira arrakasta lortzeko (jakina da Michael Jacksonen kantu arrakastatsuenetako bat Manu Dibangoren bertsio ez onartua dela). Azken urteotan, musika elektronikoaren barruan, indar handia hartu du erritmo elektronikoen (house eta techno doinuak bereziki) eta afrikar musiken arteko harremanak. Asko dira, begirune handiz, aberastasun horrekin jokatu dutenak eta lortutako emaitzak anitzak izan dira. Bob Sinclar-ek Africanism izenarekin zuzendutako egitasmoan afrikar kutsuko doinuetaz baliatzeaz gain, musikari eta abeslari afrikarrekin lan egin du (Osibisa, Lady Smith Balck Manbazo, e.a.) estudioan sortutako house erritmoei janzkera itxurosoa emateko. Lortutako emaitzari inauteri kutsu handiegia hartzen diogu zoritxarrez.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.