entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Alberto Bocos 2004

A.C.A.B. Des-Kontrol + Hell Beer Boys

Punk CD
Des-Kontrol eta Hell Beer Boys talde gipuzkoarrek bat egin eta autoekoitzitako disko partekatu hau argitara eman dute. Zortzi eztanda dira Oi!-Street punkaren ildoan (lau kantu talde bakoitzak, horietatik bi euskaraz direlarik eta gainontzeko seiak erdaraz). Soinu sendoa, koro indartsuak eta Oi!-punkaren berezko tempo ertainak aurkezten ditu Des-Kontrolek. Testuek kapitalari eta multinazionalei eraso egiten diete, eta baita faszismoari ere Chicos de Oi! kantuan. Edota demokrazia ustelari txistu egiten diote Euskal nazioa harrotasunez defenditzen duten bitartean. Abrassive Wheels eta One Way System taldeak ekarri dizkit gogora. Hell Beer Boys taldea aldiz, azkarragoa da eta ezinezkoa dut R.I.P. ez gogoratzea euren koro ugarietako bat sartzen dutenean. Bateria erritmoa Txerrarenaren oso antzekoa da eta Perros callejeros eta En la calle kantuek segurtasun indarrei mozorroa kentzen diete itzulinguruka ibili gabe, Polic
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.