entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Xabier Gartzia Irizar 2006

Lorategi hibidroa Miren Aranburu Ensemble

Jazz CD
Pasa den udazkenean Miren Aranburuk plazaratutako diskoa (bigarrena Errabal zigiluarentzat) aurreko Gorri Isila-ren nolabaiteko jarraipentzat har liteke. Diskoa ixten duen kantak (Iluna eta gero) elektronika berritzailearen kutsua badu ere, orokorrean baladen eta jazz-funkaren artean mugitzen da lan hau. Nabariena, noski, Miren Aranbururen ahotsa da, mid-tempo sentsualitate eta free-aren artean mugitzen dena. Musika, oraingoan ere, Jean Louis Hargous-ek konposatua da (diskoa Frantzian grabatu dute bertako musikariekin), eta bere tronpetak gidatzen du taldearen soinua, Lorategi hibridoa diskoa jazz atsegina bihurtuz.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.