entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Ion Etxebarria 2009-10-09

ZURA euskal labeldun bossanova

Zura, bossa, zura. Zura, bossa, zura.
Kiribil diskoarekin (ENTZUN!-en irakurle zein kolaboratzaileon iritziz 2008ko euskal diskorik kuttunena), Zurak apustu egin du euskaraz abestutako bossanovaren alde. Apustua baino, Brasilgo erritmoei omenaldi xume bat egitea nahi izan dute. Gu, taldeko sortzaile eta buru den Xabi Strubellekin izan gara, Euskal Unibertsoa festaren baitan Eibarren eskaini zuten kontzertuaren aurretik.

Kiribil ezberdina da Hilargi handi, Zauri Zarae zuen lehen lanetik. Euskaraz abestutako bossanova berritzailea eskaintzen diguzue oraingoan. Nolatan Euskal Herritik hain urruti dagoen Brasilgo doinuak oinarri dituen disko bat kaleratzea?
Musikari gisa beti ditugu erreferentzia ezberdinak. Folka, punka, hardcorea zein heavy metala landu arren, musikaren berezko zerbait da mugak apurtzea. Aurreiritziak apurtuz eta geure neurrian, iturri musikal horri omenaldi xume bat egitea pentsatu nuen. Gainera, nire musika zaletasunen artean beti egon izan da bossanova.


Nola sortzen dituzue kantuok?
Alde batetik, etxean egindako lan pertsonala dago, lan intuitiboa, gitarrarekin jolastuz akordeak bilatzen. Hau da, esperimentazio lana. Eta bestetik, badago ere lokaleko lana, Diego zein Nerearekin egina. Hau da, taldeko lana. Orokorrean, diskoa hiruon artean egin dugu.


Kiribil,
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.