entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
JOXI UBEDA 2004-08-13

YAKUZI

Yakuziko taldekideak Yakuziko taldekideak
Durangaldeko Yakuzi taldeak bere doinuan sakondu eta urrats bat aurrera egin du. Ibai lehorretan itota beren CD berria da horren lekuko. Lirismoz, intentsitatez eta energiaz ondo jantzitako hamar kantu berri kaleratu dituzte, instrumentalak gehienak. Ibaiaren emariaren antzera, taldearen erritmoa oldartu edo mantsotu egiten da, unearen arabera. Lan berria eta iaz kaleratu zuten iraupen laburreko CDa, Almeriako Pause Music diskoetxeak argitaratu dizkie.


Yakuzi 1998an jaio zen. Guztira, hiru maketa eta bi CD dauzka kalean. Gustavo Gallegok jarri zuen martxan taldea, eta berarekin batera, Anartz Onandiak, Aitor Monjek, Gorka Molerok eta Kimetz Zenitagoiak dihardute. Sal, Ainke, Mudoh, Non Demontre, Talde Sorpresa eta Lor taldeetan izandako hainbat musikari dira Yakuziko kideak.

Erantzun ona izaten ari da Ibai lehorretan itota lan berria?

Zuzeneko emanaldiak prestatu genituen apirila eta maiatza artean, lan berria aurkezteko asmoz. Apirilerako diskoa kalean egotea espero genuen, baina azkenean, apur bat atzeratu, eta maiatzaren bukaeran kaleratu zen. Egia esan, kritika gutxi entzun ditugu disko berriari buruz, oraingoan ere, distribuzio arazoak egon baitira, eta oraintxe bertan zaila da gure diskoa dendetan aurkitzea, aurreko diskoarekin gertatu zen bezala. Irailetik aurrera, diskoa dendetan egongo dela esan digute, eta horrela izatea espero dugu.

Pause Music zigiluarekin argitaratu dituzue bi CDak. Zer moduz Pause Music-ekin? Gustura bere lan egiteko moduarekin?

Bai, oso gustura. Aipatu beharra dago Pause Music diskoetxea eta Yakuzi taldea batera jaio zirela. Beraz, bide paraleloak jarraitu ditugu hasieratik. Batzuetan distantzia oztopo izaten da, epe motzean zerbait erabaki beharreko momentuetan, baina harreman estua dugu beraiekin. Lan egiteko orduan, beraiek Espainian dauzkaten kontaktuak erabiltzen dituzte. Horren lekuko, aurreneko diskoak Espainian jaso zuen kritika kopuru handia, eta Euskal Herrian jaso zuen kritika kopuru murritza. Asko eskertzen dugu gugan jarri duten konfiantza, eta batez ere gure alde egiten ari diren apustua.

Zuen proposamena ez da ohikoa Euskal Herrian. Zer moduzko harrera izaten ari da? Jendea zer moduz zuen emanaldietan?

Egia da gure proposamena ez dela ohikoa Euskal Herrian. Gure erreferentziarik gabe, gure kontzertuetara hurbiltzen diren gehienak harrituta geratzen dira, ez dutelako espero horrelako musika entzutea. Oro har, kantuen konposizio eta jotze aldetik, kritika onak jaso ditugu.

Doinu leunak, lasaiak (eta ez hain lasaiak), xehetasun ugariz jantziak eta intentsitate handiz joak, entzun ahal dira zuen kantuetan, baina energiak eta grinak ere badaukate beren tokia. Emanaldien amaieran dena lehertu egiten da, eta kemen eta indar handia erakusten duzue. Gorputzak eskatzen dizue hori? Musikak berak eramaten zaituzte horra? Emanaldi bakoitzaren eta jendearen erantzunaren araberakoa, giroaren araberakoa, izaten da hori?

Musikak berak eramaten gaitu bukaerako leherketa horretara. Kontzertu guztian zehar, emozio desberdinak islatzen saiatzen gara, eta emozio guzti horien ostean gorputzak (musikarekin batera) bide horretara bultzatzen gaitu. Gehienetan, agertokiaren barruan izaten dugun giroak ere eragin handia dauka. Beharbada, kanpoko giroari baino kasu gehiago egiten diogu horri, baina zuzenekoetan jendea gustura ikusteak ere bere eragina badu emozioak islatzeko orduan, nola ez!

Hurrengo emanaldiak?

Irailetik aurrera, diskoaren aurkezpenarekin jarraituko dugu. Lehen aipatu dugun moduan, Pause Music diskoetxea Espainian dituen kontaktuekin ari da harremanetan, diskoaren promoziorako, eta Espainia mailan hainbat kontzertu lotzeko dauzkagu, oraindik konfirmatu gabe (Murtzian, Granadan, Almerian, Galizian, Madrilen, Zaragozan...). Euskal Herrian jotzeko ere gogoz gabiltza, eta baditugu hainbat kontzertu erdi hitzartuak, esaterako: Getarian, Abadi
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.