entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza 2005-06-02

VACAZUL

Behi urdinak Behi urdinak
Lotura erlazionatuak
Joan den urteko hondarrean argitaratu zuten euren laugarren diskoa, Vienen tiempos (V2 Records), eta hasieratik gure arreta bereganatu bazuten ere, ez dugu orain arte beraiekin hitz egiteko aukerarik izan. Jairo, Javi, Pax eta Charras taldekideek rock entzungarria, dotorea, nabardurez betea, ongi enpastatua, ongi konposatua, hobeki landua eta melodikoa lantzen dute. Jairo izan dugu bozeramaile.


Behetik hasi zarete zuek. Multinazional batera aldatzeak mesede edo kalte egin dizue?

Bada, ongi gaude. Ilusioarekin. Ohituta gaude gutxika joatera eta haztera, eta hau beste urrats bat da lan egiteko filosofia horren baitan. Daukagun lantaldea ongi dago gurekin, egiten duguna gustatzen zaie, taldean eta abestietan sinisten dute eta haiengana zuzenean jo dezakegu zerbaitetaz mintzatu behar garenean. Artista eta espiritu independenteko multinazionala da. Beren katalogoa oso handia da.

Bost urte joan dira jada aurreko diskoa argitaratu zenutenetik. Zergatik horrenbeste denbora?

Egiazki lau urte pasa dira, Radio tangente 2000ko azaroan argitaratu baikenuen eta Vienen tiempos 2004ko azaroan atera zen. Bi urtez biran izan ginen Radio Tangente aurkezten eta beste bi gure proiektuarekin konprometituko zen diskoetxea bilatzen, lokalean kantu berriak lantzen genituen bitartean. Gaztelupeko Hotsak-ekin ere bi disko argitaratu ditugu Tres Hombres taldearekin (ikus Entzun! 37). Musika beltzeko gure beste banda honekin ere biran ibili gara eta kontzertu mordoa eman dugu.

Azken diskoa salduiguzu, ez ordea motorra. Oraindik ezagutzen ez dutenei, zer azpimarratuko zenieke?

Abestiak nabarmenduko nituzke. Kantuak nahiko zintzoak dira, inguruan dugunari buruz mintzo direnak: arazo larrietan sartzen gaituzten presidente eroak, telebistak eragiten digun asperdura, jende galdua harrapatzen duten sekta eta erlijioak, goikoek saldu nahi diguten beldurra etxean molestatu gabe geldi gaitezen kalera irten gabe, maitasuna, desamodioa, bakardadea, bizitzearen zailtasuna eta bizitzea merezi duena
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.