entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Aritz Iba 2004-12-11

URGABE "Gure jatorria aldarrikatu nahi izan dugu, baina beste estilo batean"

Edan hemendik Edan hemendik
Edan hemendik proposatzen digute Urgabekoek. Izen hori eman diote haien hirugarren diskoari. Folklorea alde batera utzita, popa eta rocka jorratu dute oraingoan. Karatulan, ur freskoz beteriko botila, agian barruan topatuko dugunaren arrasto gisa. Kantu freskoak eta zuzenak topatuko baititugu talde bizkaitarraren azken lanean. Hori agindu digu, behintzat, taldeko abeslari Agus Barandiaranek.
Aurreko diskoekin konparatuz, Edan hemendik popzaleagoa da. Zergatik aldaketa hau?

Izugarrizko aldea dago, bai. Lehenengoa zuzenean egiten genituen bertsioen bilduma bat izan zen. Bigarrena, triki-pop eta dantzarako doinuekin osatu genuen. Eta hirugarren hau rock eta pop inguruko diskoa da. Trikiak protagonismo apur bat galdu du eta gitarrek hartu dute lekua. Eboluzioa izan da. Ni hasieratik nago Urgaben eta folklorearen mundutik nator. Baina taldearen formazioa aldatuz joan da eta bakoitzak bere influentziak ditu. Hori abestietan nabaritu egiten da, bakoitzak bere tokea ematen die kantuei. Orain dagoen jendea rock mundutik dator eta bakoitzak bere ekarpena egiten du.

Aipatu duzu trikitixak protagonismoa galdu duela. Zergatik?

Lehen trikia diskoaren instrumentu zentrala zen eta orain beste instrumentu bat da. Orain ahotsaren melodiek dute garrantzia eta gitarrak, batez ere. Gitarra-jolearen jotzeko era nabaritu egiten da eta bere gustuak ikusten dira. Hala ere, gure izaerarik ez dugu galdu. Beti mantendu dugu folklore kutxu hori eta disko honetan ere hori mantendu nahi izan dugu: Maurizia Aldeiturriagaren ahotsa hor dago, Juan Mari Beltran eta Leon Bilbaoren albokak ere agertzen dira, trikitixa... Gure jatorria aldarrikatu nahi izan dugu baina beste estilo batean.

Edan hemendik du titulua zuen lanak. zer eskaintzen diozue edateko entzuleari?

Kantu freskoak. Lehen entzunaldiko abestiak. Estribiloak oso itsaskorrak dira. Erraz entzuteko diskoa da, ez dago inolako gauza arrarorik, ez inongo probarik. Kantu zuzenak dira. Rocka, popa, folklorea aldarrikatuz, kantu zuzenak.

Hirugarren diskoa duzue hau. Zuen iturria ez da ur gabe geratzen.

Momentuz gure iturriak ez du etenik. Eraberritze hau guk ere behar genuen. Hamar urte egin ditugu gauza berdina egiten eta gogoa genuen apur bat aldatzeko eta ur freskoa hartzeko. Aurrekoan, emandako kontzertuak zenbatzen aritu ginen eta 664 inguru atera ziren. Talde gutxik esan dezakete hainbeste jo dutela.

Kolaborazioei dagokienez, zer?

Kolaboraziorik garrantzitsuena Alex Sarduirena da. Kartzelako gutunak abestian kantatzen du. Urgeberen lehen diskoan ere abestu zuen eta berarekin izugarrizko harremana eta laguntasuna dugu. Mauriziaren ahotsa ere badago kantu pare batean, bere figura omendu nahi izan dugulako. Beltranen eta Leonen albokak ere badaude, lehen aipatu dudanez.

2004-05, ABENDUA - URTARRILA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.