entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Koldo Allman Dotz 2007-08-09

TULSA Portutik portura

mmmh... mmmh...

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Miren Iza da Tulsa taldearen arima eta sortzaile. Electrobikinis taldearen punk doinuak alde batera utzita, folk rock doinuetan aurkitu du bere lekua. Mirenek erantzun ditu luzatu dizkiogun galderak.

Tulsa, Oklahoma, ia milioi bat biztanle, AEBtako lur barneko porturik handiena... Zergatik Tulsa?

Portuko jendea garelako eta Santurtzi apur bat arraroa egiten zitzaigun. Eta bide batez Pamela Polland-en Tulsa county kantuari omenaldia egiten genion.


Ingurugiro naturalagoan sentitzen zara Tulsa-n aurreko taldean, Elektrobikinis-en baino edo garapen natural baten ondorioa da?

Garapen naturala. Electrobikinis oso ongi egon zen, baina apur bat aldatzen joan nintzenean, ingurugiroa ere aldatu beharrean sentitu nintzen.


Hitzak eta hauek kantatzeko modua sentikorra da, baina era berean ilun puntua ere badute... Hitzak idaztea asko kostatzen al zaizu? Aldarte berezi baten beharra izaten duzu?

Batzuk nire buruan bueltaka dabiltza hilabeteetan eta beste batzuk berehala ateratzen dira. Prozesua ez dut kontrolatzen, nahiko autonomoa da eta horrek, hein batean, ezinegona sortzen dit.


Zuzenekoak diskoaren isla izaten dira edo aldaketak izaten dira kontzertuetan?

Oraingoz diskoaren antza handia du zuzenekoak, suposatzen dut aspertzen hasten garenean buelta bat edo beste emango diogula zuzenekoari.


Zuzenekoaz ari garela, zer moduz moldatzen zarete, taldekide batzuk beste talde arrakastatsuetan (Zodiacs) jotzen dutela kontutan hartuta?

Hasiera batetan pentsatzen genuenaren kontra, ezinezkoa izan da. Horregatik taldean aldaketak izan dira. Baxujole berria (Alberto) eta bateria berria (Gabi) ditugu. Oso ongi moldatu dira.


Ardura berezirik sentitzen duzue
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.