entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
2008-03-12

THE SOULBREAKER COMPANY Gasteizko rock alkimistak


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Gasteizko taldea bere bigarren diskoa aurkezten dabil azkenaldian: The Pink Alchemist (Alone Records, 2008). Ez da edonolako lana, eta horregatik haiengana jo dugu gehiago jakin guran. Asier izan dugu mintzakide elkarrizketa honetan.

Zuen lehen diskoa argitaratu zenuenetik denbora nahikotxo pasa da. Bere jarduera eten egin duen Last Recordings-ek argitaratu zuen, disko berria ordea Alone Records-ek. Zigiluaren afera honek ekarri du zuen disko berriaren kaleratzearen berandutzea? Nola jarri zineten harremanetan Alone diskoetxearekin?
Alone Records aspalditik ezagutzen genuen, gustukoak ditugu dituzten bandak eta horietako batzuk oso ongi hitz egin ziguten zigiluari buruz. Pare bat aldiz hitz egin genuen haiekin eta diskoko lehen demoak bidali genizkien eta gustatu zitzaizkien. Erraza izan zen, ados baikeunden ia kontu guztietan. Bi diskoak bereizten dituzten bi urteak ez dira horrenbesterako ene ustez, baina egia da nahasketak asko atzeratu zirela.


Lan honetan, hegoaldeko usaina suma daiteke, kantuen egiturari erreparatuz, besteak beste. Are, ahotsak zenbaitetan Black Crowes ekarri dizkit gogora.
Oro har, zentzu guztietan disko irekiago bat dela uste dut. Egiturak, konponketak
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.