entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Txabi Fun-tsak 2003-08-30

THC "Musika gustatzen zaigu baina ez gara baboak"

Funkya eta elektronika batera Funkya eta elektronika batera

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Azkenaldian Nafarroak utzi digun sorpresarik atseginetako bat THC izan da. Talde jendetsu honek alaitasun, dantza eta mugimendu pixka bat eskaintzea du helburu, eta ezin esan lortu ez dutenik, groovea baliatuta xede hori erdiesteko. Teto eta Eva, baxu jolea lehena eta abeslaria eta perkusiogilea bigarrena, bozeramaile izan ditugu solasaldi atsegin batean.
HASIERAK

Teto. Duela lau urte hasi zen Aitor, Gorka eta hiruron arteko esperimentu bat bezala. Zerbait desberdina egiteko gogoa genuen, rockaren mundutik gentozelako. Hasieran ez genekien sobera ongi zer zen egin nahi genuena. Gero jende gehiago bildu zitzaigun eta iazko ekainean finkatu genuen egungo banda. Estiloa ere garbiago daukagu orain. Dantzarako musikara hurbiltzeko gogoa genuen, house-arekin jolastekoa, jazz eta latindar ukituekin uztartuz.

SORMEN PROZESUA

Teto. Taldeko buru bizkorrenek ideiak ekar ditzaten uzten dugu eta gero Gorka, Eva eta hiruron artean abestiak egituratzen goaz. Gauzak bideratuak daudenean entsegu orokor batera eramaten ditugu eta hortik aurrera taldeko pieza guztiak elkartzen saiatzen gara.

ESTILOA
Teto. House oinarri markatua daukagu, non jazz ukituak ere badauden, solistek jartzen dituztenak batik bat. Azkenaldian gorputzak eskatzen diguna da, musika dantzagarria eta alaia, baina ezeri uko egin gabe. Adibidez, egin dugun azken kantuak egitura guztiz desberdina dauka, latindar kutsuko drum&bass oinarri bat hain zuzen. Eva. Ateratzen zaiguna egiten dugu, house, jazz eta funk elementuetatik abiatuta. Ez ditugu aldez aurretik gehiegi pentsatutako ideiak.

ELEKTRONIKA

Teto. Orain arte, elektronikaren papera nahikoa oinarrizkoa izan da THC-n. Ka
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.