entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Myriam Garzia 2014-11-24

My Panda Shall Fly Suren Seneviratne-k (Sri Lanka) eta Asier Leatxek (EH) elkarlanean ondu dute 'Tropical' diskoa

Asier eta Suren. Argazkia: Myriam Garzia. Asier eta Suren. Argazkia: Myriam Garzia.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Asier Leatxe (Arrasate, 1968) duela hamar urte Londresen bizi den soinu ingeniaria eta musikaria dugu, eta Suren Seneviratne (Sri Lanka, 1986) berriz, ikus-entzunezko sortzailea bada ere, orain musikari ekin dio. Elkarlan honen emaitza Tropical diskoa izan da, Ingalaterrako Soundway Records diskoetxe ezagunaren eskutik argia ikusi duena.
Gainera, My Panda Shall Fly-ren elektronika Ahotsenean izango duzue entzungai eta gozagai abenduaren 8an.


Kritika britainiarrak ondo hartutako lana izan da Tropical diskoa. Asierren ekoizpen lanari aipamen berezia egin diote. Proiektu honi buruz gehiago jakiteko,
Londreseko Caledonian Road-eko metro geltokiaren ondoko tabernan bildu gara hirurok.

Zer da Tropical?
Suren (S): Sri Lankan igarotako nire haurtzaroaren deskripzio bisual bat da, irudimenaren bidai bat, dentsitate handikoa eta kolore anitzduna. Laburbiltzen du nik musikaren inguruan eraikitako mundua. Arte Ederretako sortzailea naiz, artista bisuala, beraz, irudiak pisu handia du nire lanean. Sri Lankako nire haurtzaroko irudiak eta oroimenak iradoki nahi izan ditut, haurtzaroaren eta oroimenaren mundu magiko hori. Horregatik, Tropical izena, Sri Lankako loreak eta hauen usaina, zein bertako koloreak, nire gogoan nituelako.
Asier (A): Surenen musikak badu zerbait
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.