entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
JON MAYA 2003-08-14

SOZIEDAD ALKOHOLIKA inoiz baino garratzago, inoiz baino gogorrago

"Tiempos oscuros", gasteiztarren 9. estudio lana "Tiempos oscuros", gasteiztarren 9. estudio lana
Gasteiztarrek estudioko 9. diskoa kaleratu berri dute. Tiempos oscuros erantzun bat da, taldeak jasan dituen erasoen aurrean inoiz baino indartsuago dagoela erakutsiaz. (2003an egindako elkarrizketa)


Beren burua Amonal izenarekin batailatzekoak ziren, baina izen hori hartuta zegoelako Soziedad Alkoholikaren aldeko aukera egin zuten, azkenean. Requiem, Ley Seca eta Hipolito taldeetatik zetozen gazteak ziren, abiada biziko eta danbor bikoitzeko musika indartsua egiten zuten gazteak; ausartak bezain ilusioz beterikoak.
Hori guztia Gasteizen gertatu zen, 1988. urtean. Harrez geroztik jada hamasei urte igaro dira, eta Juanek, Jabik, Jimmyk, Pirulok eta Robertok errealitate arras ezberdina bizi dute. Gasteizen jarraitzen dute, baina beraien musikak muga ugari apurtu ditu. Hastapenetan gaztetxe zein etxe okupatuetatik oharkabean igarotzen ziren moduan, orain tentu handiz ibilita ere hautsa harrotzen dute nonahi.
Azken boladan, ordea, kontrako norabidetik etorri dira albisteak. Kazetari batzuen zutabeak, terrorismoaren biktimen esanak eta haien ekimenak puri-purian jarri dute SA. Kontzertuak bertan behera utzi dizkiete, isekak jaso dituzte... Askatasunaren izengoitian adierazteko ahalmena estali diote.
Hala ere, gasteiztarrek ez dituzte beren akordeak isildu. Hika-mika horiei guztiei disko indartsu batekin erantzun diete. Tiempos oscuros izena du, hiru urteren ostean, kaleratu duten diskoak. Euren bederatzigarren lana da, hamahiru kantuko garrasi estua. Entzun!-en deiari ere adeitsu erantzun diote.

Diskoa kaleratu aurretik ere jende askoren ahotan izan zarete, Espainiako hainbat komunikabideetatik eraso zuzena egin dute zuen aurka. Nola bizi izan duzue hau guztia?

Egia esan, asko izorratu gaitu. Talde batean, gauzarik ohikoena disko bat ateratzea eta kontzertu-aurkezpenak egitea da. Guri, ordea, ekitaldi gehienak bertan behera utzi dizkigute. Eta guztia pertsona batzuek gure kantuen hitzen interpretazio okerra egin dutelako. Are gehiago, egoera larriagoa da areto pribatuetan utzi dituztelako bertan behera kontzertuak. Erabat izorratuta gaude.

Guztira zenbat kontzertu utzi dizkizuete bertan behera?

Apiriletik hona hamar inguru, Vi
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.