"Radio Ghetto" azken lana
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Mezua eta musika elkarren eskutik eraman izan ditu beti Skalariak talde nafarrak. Iragan maiatzean eman zuten argitara Radio Ghetto laugarren diskoa, ska musikaren gurpila geldi ez dadin egindako azken ekarpen alea. Club Ska (Gor, 1999) eta En la kalle (Gor, 2001) disko kontzeptualekin batera osaturiko trilogiari amaiera eman diote horrenbestez, Javier Etxeberriak (gitarra), Luisillo Kalandrakak (baxua), Mario Memolak (saxoa), Peio Skalarik (konponketak), Juantxo Skalarik (ahotsa) eta Hiart Leitzak (teklatuak). Juantxo eta Hiartekin hitz egin dugu hain zuzen ere, azken lanaz eta orain artean egindako ibilbideaz. Iru