entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Omero 2004-12-09

R DE RUMBA %100 rap

R de Rumba bere laborategian R de Rumba bere laborategian
Doble V taldeko dj eta ekoizle da R de Rumba. Ordea, bakarlari gisa sinatu du bere azken lana: R de Rumba (Boa / Rap Solo 2004). disko hau Estatuko raparen erakusle izan daiteke, izan ere bertan Frank T, Tote King, Mala Rodriguez eta beste hainbat mc-k parte hartu dute. Zaragozako jaietan eskainitako kontzertuan aurkeztu zuen diskoa gonbidatu guztiak alboan zituela, berriro errepikatuko ez den formatu batean, ez baita diskoa aurkezteko birarik egingo. Guk berarekin hitz egin dugu proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko gogoz.
Horrenbeste urtez raparen munduan lanean ibili ostean, hau bezalako lan bat iritsiko zela aurreikus zitekeen. Nola sortu zen zure izenarekin disko bat grabatzeko ideia?

Vicios y virtudes diskoaren aurkezpen bira amaitu genuenean pentsatu nuen disko bat kaleratzeko momentu ona zela. Horren zaila izango ez zela ikusi eta martxan jarri nintzen. Urte eta erdi iraun du diskoaren prestakuntzak: urte erdi pentsatzen eta beste urte bat gauzatzen.

Nola aukeratu dituzu diskoan parte hartu duten mc-ak?

Hasiera batean disko erdia Zaragozako jendearekin eta beste erdia Zaragozatik kanpoko jendearekin grabatzea pentsatu nuen. Denak lagunak izatea nahi nuen, duela urte batzuk ezagututakoak, zeinekin harreman ona nuen.

Oinarria sortzen duzun momentutik mc-ek abesten duten arte, zein izan da prozesua?

Nahiko lasai ibili gara gauzak ondo atera zitezen. Grabaketak egin aurretik, base bat bidali nion mc bakoitzari, batzuetan bi, beraiek aukera zitzaten gehien gustatzen zitzaiena. Beren erritmora hasi ziren lanean, letrak egiten eta abar. Bizpahiru hilabete pasatu eta gero berriz hitz egin eta data bat jarri genuen grabaketa egiteko. Hau dela eta, nahi izan duten denbora erabili dugu. Batzuetan, aste oso batean grabatu ditugu abestiok.

Lan hau formatu ezberdinetan kaleratu duzu: binilo hirukoitzean eta CD + DVDan. Zergatik?

Biniloak beti kaleratu behar direla uste dut. Disko jartzaileei zuzenduta daude, jendeak pintxatu ditzan. Abesti estra bat eta beste hiru
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.