entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Dani London 2006-06-09

PUZKARRA RECORDS-DOUBLING BOYS

Urtarrilaren 27a. Donostiako Amara auzoa.London Diskak diskodenda. Bertan izan genuen, arratseko 5:30etan hasita, Puzkarra Records zigilu sortu berriaren aurkezpena; eta, bide batez, beren lehen diskoarena, Doubling Boys taldearen Oihu egin nahi dut. Hauxe da puzkarreroek eta bergarako punk-Oi! taldeak kontatu zigutena:


Puzkarra Records

Zer da eta zertarako sortu da Puzkarra Records?

Gaur egun Gipuzkoan bizi den punk-oi! mugimenduaren gorakadaren ispilu izateko eta, batez ere, talde berrien diskoak kaleratu ahal izateko sortu da Puzkarra Records. Halaber, hemengo taldeak Euskal Herritik kanpo ezagutzera ematea bilatuko dugu. Gurea zigilu-banatzailea ez komertziala da, dirurik aterako balitz aurrera begira disko gehiago kaleratzen erabiliko genukeelarik aipatu diru hori.

Doubling Boys-ena izan da zuen lehen erreferentzia. Zer talde gehiagoren lanak duzue pentsatua kaleratzea? Noizko?

Beno, berez Doubling Boys-en Cda bigarren erreferentziatzat dugu, lehena Afoniaren hurrengo singleak behar zuelako izan. Arazo batzuk izan direla medio azkenean single hau atzerapenarekin etorriko da, espero dezagun asko jota martxoaren bukaerarako kalean izatea. Orreaga 778-ren lau kantako aurkezpen Cda ere argitaratuko dugu gutxi barru

Ez al duzue kontraesanik ikusten, adibidez, Metak bezalako zigiluen itxiera eta zuen sorreraren artean?

Guk ez dugu zerikusi handirik Metak gisako zigiluekin. Gurea underground-agoa da, guzti hau hoby gisan hartzen dugularik. Ez dugu honetaz bizitzeko intentziorik.

Punk eta Oi! estiloez gain, beste estilo batzuetara irekiak al zaudete?

Ez dugu estilo mugaketarik egin nahi, baina gure abiapuntua astebururo bizitzen dugunean dugu, beraz gehienbat punk, Oi!, punk-rock, hardcore eta rock
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.