entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
ITZIAR BENED 2004-04-12

PUTOAMOAKMATEMATIKETAN rockaren ekuazioa

PAMeko kideak PAMeko kideak
Matematiketan ez omen dira oso trebeak, baina gaupasa batean sortutako adar-jotze batetik hartu zuten izena. Gitarrez astindutako rock hutsa egiten dute; gehigarririk eta koloratzailerik gabekoa dela diote. Julio Kagetatik ezagunak, orain lau urte erabaki zuten talde horren bertsio bizkortua egitea. Honelaxe jaio zen PAM. Carlosek (gitarra eta ahotsa) gure galderei erantzun die, nahiz eta onartzen duen talde guztiaren bozeramaile lanetan egotea ez duela gustuko.


Aspalditik gaztetxe askotan jotzen ibilitakoak zarete, Julio Kagetako garaietatik. Lehengo estilo berari eutsi diozue?

Ez dugu estilo definiturik, baina zer edozer esatearren, Julio Kagetaren bertsio bizkortua egiten dugu. Nolabait, askoz ere kaeroagoak gara, ez ditugu erdi-denborak erabiltzen orain. Guk rocka egiten dugu, besterik ez. Agian, norbaitek esan dezake metal kutsua dugula, ez dago oker, estilo askotatik edaten baitugu.

Hala ere, The Clash entzuten deituriko abestiak iragarri egiten digu zein gustu musikalak dituzuen...

Gure abiapuntua The Clash taldea da, bai musika estiloari bai izan zuten jarrerari dagokionez. Taldekide bakoitzak bere gustu propioa izan dezake, adibidez, Ikerrek (gitarra) musika asko entzuten du, baina dudarik gabe The Clash dugu lotura nagusia. Horrez gain, beste talde asko ditugu gustuko, esaterako, Berri Txarrak edo Ama Say.

Autogestionatutako bigarren diskoa, The Killin Washin Machine, kalean da. Zer aurki dezakegu?

Zortzi abesti kaero, eduki sozialarekin. Guk zer edo zer adierazi nahi diegu gure entzuleei, eguneroko arazo sozialak hizpide hartuta. Aurretik, beste bi maketa egin genituen eta disko bakarrean kaleratu genituen. Oraingoan, Gaztelupeko Hotsak-en laguntza izan dugu banaketan eta promozioan.

Zaila al da guztiz autogestionatutako diskoa aurrera ateratzea?

Guk ekoiztu genuen grabaketa eta diseinua, baina arazoa da lana merkatuan mugitzea. Gaztelupeko Hotsak-eko jendea aspalditik dugu adiskide, eta horretan laguntzeari baiezkoa eman ziguten. Egia esan, egungo egoera ez da batere xamurra. Tamalez, pirateriak diskoetxe txiki eta independenteei egiten die kalte gehien. Uste dut egoerari buelta eman beharko geniokeela.

Hemendik aurrera, zein proiektu dituzue buruan?

Urte bukaera arte gutxienez jotzen ibiliko gara Euskal Herrian barrena, bederen, gaztetxeak ere ez badizkigute ixten. Estatura ateratzea ez dugu planteatu oraindik, nahiago dugu gure herrian oinarri sendo bat lortu eta gure musika ezagutaraztea. Gainera, Iker Kokein taldearekin hasi da orain, eta buru belarri ibiliko da datorren urtera arte.

2004, APIRILA-MAIATZA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.