entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Omero 2006-07-16

POTEMKIN Rocka ikuskizun bilakatzen denean

Potemkin Potemkin

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Talde honekin solas egitea plazer bat da. Diskoa bera entzun ostean gogoak nituen haien ikuspuntura gerturatzeko. Izan ere, asko harritu nau disko honek. Soinu zein sendotasunari dagokienean erabat sinesgarriak diren doinuak aurkitzen dira Potemkin (Oihuka, 2006) diskoan. Zalantza dut azkenaldian entzun dudan estreinu-diskorik onena ez ote den, izan ere faltan botatzen nuen arima hori gordetzen baitu. Gainera zuzeneko ikusgarria eskaintzen dutela jakinik, apustua egina dago rockaren mesedetan. Jaun andreok, ikuskizuna hasi da...


Hasierako maketa lokalean grabatu eta Aritz Arreguyrekin nahastu zenuten Garate estudioetan, orain berriz Bonberenean Karlos Osinagarekin grabatu duzue diskoa. Zer bilatu duzue aldaketa honekin?

Kontutan hartu behar da grabatzea erabaki genuenean ez genuela inolako diskoetxerik atzean, hau da, geure kabuz egitea erabaki genuen horrek dakarren guztiarekin, batez ere diru aldetik. Planteamendu horrekin ezinezkoa ikusten genuen Garate bezalako estudio batean grabatzea. Disko mardula egin nahi genuen, hamahiru abestikoa eta lasai lan egin nahi genuen presa eta presiorik gabe. Bestalde Karlos jadanik ezagutzen genuen eta berarekin lana egina genuen Bonberenean. Asko gustatu zitzaigun berarekin lan egitea eta diskoa berarekin grabatzearen ideia bat zetorren gure grabaketa planteamenduarekin: hamahiru abesti, lasai baina gelditu gabe grabatzea, etxeko giroan, konfiantzazko profesional batekin eta aurrekontu apalagoarekin.

Latzenen aritutako musikari batzuk zaudete taldean, nahiz eta orain bestelakoak diren doinuak lantzen dituzuen. Nondik dator joera hau?

Potemkin talde bat da eta musika denon artean egiten dugu denoi gustatu ahal izateko. Honek esan nahi du taldea saiatzen dela musika eremu bat sortzen non denok gustura sentitzen garen. Nahi horri erantzutean sortuz joan dira abestiak, hau da, Potemkinen musika laurok eroso sentitzen garen musika eremu bat da. Taldekideok gustu anitzak ditugu, batzuetan ados gaude eta beste batzuetan ez, baina egiten ditugun abestiak lauron gustuak islatzen dituztenak dira. Bestalde, heavy, hard rock eta horrelako etiketak, etiketa musikalak baino gehiago etiketa estetikoak bezala ikusten ditugu. Alde horretatik, nahiz eta taldeak estetika jakin bati ez erantzun (punkia, heavya...), horrela etiketatuak izaten diren musika ezberdinen gauza asko ditugu: Potemkinek badu alde heavy bat: soloak, riff-ak... alde rockzaleago bat, alde punkia, etab
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.