entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Omero 2005-04-05

POTEMKIN Itsasontzi elektrikoa

O O
Ezustekoz beteriko barkua da hau. Bertan Latzen talde historikoan ibilitako partaideak aurkitzen dira. Energia berriaz eta hard rocketik gertu dauden doinuak landuz, azkenaldian gure eszenatokietan aurkitu dezakezun talde indartsuenetariko bat da.
Zuek bezala aurretik hainbat talde historikotan ibilitako musikariek sortu dituzten taldeek (Kuraia, Inoren Ero Ni...) lehen diskoa kaleratu dute. Zuek ordea hasieratik 0-tik hastea erabaki duzue.

Guk zuzenean diskoa ateratzeko aukera izan bagenu aterako genukeen. Hala ere, talde beraren bilakaera naturalak lehenengo maketa bat grabatzera eraman gaitu. Gure erritmoa eraman nahi dugu, asmoa benetako talde bat osatzea da. Horretarako beharrezkoak diren pausuak ematen saiatu gara. Egia da oraindik ez dugula diskorik grabatu ez digulako inork aukerarik eman. Badirudi talde ezagun batean jo izanagatik diskoak ziurtatua daudela, baina hori ez da horrela.

Lokalean grabatu duzue maketa eta nahasterako orduan Aritz Arreguyren laguntza ere izan duzue.

Kontsumo propiorako Kirrin izeneko lagunarekin maketa grabatu nahi genuen hasiera batean. Gainera, lehen aldiz grabatzen genuen ordenagailuz eta lokalean. Soinua asko gustatu zitzaigun eta Aritzekin hitz egitea erabaki genuen. Honek ondo ikusi zuen Garaten nahastea eta horrela izugarrizko soinua lortu dugu azkenean.


Bideoa ere sartu duzue maketan
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.