entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
ITZIAR BENED 2003-08-17

PARASMA ozenki oihukatzen

"Ekaitzik gabeko bakerik?", lekeitiarren bigarren lana "Ekaitzik gabeko bakerik?", lekeitiarren bigarren lana
Lekeitiarrek ez dute inor bakean utzi nahi izan. Urte oso bat bigarren diskoko kantak konposatzen eman dute lokalean, kontzerturik eman gabe. Ekaitzik gabeko bakerik? bazter guztiak pizteko jaioa da. Metala eta trasha ez dira falta. Toki bateria jolearekin aritu gara hizketan.


Bigarren lanak zer berri dakar?

Aurreko diskoaren ildo bera jarraitzen badu ere, bi kantetan batez ere nabari da aldaketa. Batetik, Itsaso beltza abestian, ordenadorez nik eginiko base programatuak eta ahots melodikoak sartu ditugu, orain arte erabili ez genituenak. Eta bestetik, Emakumea kantan neska batek abesten du, Kokein taldeko Saloak hain zuzen. Oro har, ahotsei garrantzi asko eman diegu, landuagoak dira. Aurreko diskoan letrak gehiegi ulertzen ez zirela esan ziguten, baina gure helburua mezua ahalik eta jende gehiengan helaraztea da. Horregatik garbitzen saiatu gara. Oro har, musika eta letra ulergarriagoa lortu dugula uste dut.

Basea, bateria eta baxua Etsaiak-eko Paulekin grabatu duzue Amorotoko Musikorta estudioetan eta gainontzekoa Donostiako Elkarlanean estudioetan. Horrek lagunduko zuen soinu landuago bat lortzeko, ezta?

Dudarik gabe. Lasaitasun gehiago izan dugu grabatzeko orduan, baina batez ere konposatzeko. Lehen diskoan data zehatz batekin lanean ibili ginen eta horrek presio handia sortarazi zigun. Oraingoan, aldiz, konposatzeari lehentasuna eman diogu, datarik gabe, urte batez kontzertuak eman gabe. Abesti guztiak ondo lotuta izan arte ez genuen planteatu estudiotara sartzea.

Ekaitzik gabeko bakerik?, galdera zuzena zuena. Erantzuna abestietako hitzetan bilatu behar al dugu?

Euskal Herrian bizi dugun gatazkari buruz hitz egiten dugu gure kantetan. Ez gaude batere ados eurek margotzen diguten bakearekin. Ikusirik zer nolako egoeran gauden, bakea lortzeko borrokatu egin behar da. Emakumeak, Euskaldunon Egunkaria, txapapotea... guztiak izan ditugu gogoan. Gure doinuen indarra erabiltzen dugu ozenki oihukatzeko eta kexatzeko.

Etsaiak, Txapelpunk, Pin Pan Pun Band, Parasma... Zer dauka Lekeitiok?

Askotan egiten diguten galdera, misterio handia omen da! Etsaiak Lekeitioko gaztetxean gogor hasi zen, eta horren atzetik zaletasun handia sortu zen gazteen artean. Gainontzeko herrietan haurrek baloi edo pilota bat nahi duten moduan, gurean gitarra bat dugu eskuartean. Hala, Lekeition kristoren harrobia dugu!

Baina, ez-ohiko azpiegiturarik al duzue?

Asko borrokatu behar izan dugu Udalak entseguetarako lokal bat uzteko. Oso ondo atondu dugu, insonorizatuta eta guzti. Oso giro ona dago taldeen artean. Edozeinek edozer gauza behar izanez gero guztiok prest gaude laguntzeko. Talde asko gabiltza: hasi berriak, disko bakarra dutenak, urte pila bat daramatenak... Gure arten dagoen hartu-emana izugarria da.

Musikari lekeitiarrek lagundu ez ezik Euskal Herriko txoko guztietakoek ere kolaboratu dute.

Kontzertuetan talde askorekin aritu gara, eta musikari asko ezagutu ditugu. Adibidez, PiLT-ko Aitor teklatuarekin harreman sendoa dugu. Oso gustura gaude berarekin lan egiten, gure ideiak gauzatzeko erraztasun asko baitauka. Etsaiak taldean Ekon-ekin asko jo genuen, eta Juanito Sangre ere prest agertu zen ahots batzuk sartzeko. Kokein-eko Saloa nik ez nuen ezagutzen, baina
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.