entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Omero 2006-06-15

PAM musikaz gozatua hartzen

Puto Amoak Matematiketan Puto Amoak Matematiketan
Beti ikasten da zerbait rockaren munduan denbora luzea daraman talde baten eskutik. Ez musikalki bakarrik, baizik eta haien bizipen eta istorioak ezagutzen ere. PAM (Putoamoak Matematiketan) da banda horietako bat, bigarren diskoa duten IXA aurkeztu berri dutena. Ikerrekin (gitarra eta ahotsa) hitz egin dugu lan berriko doinuetara eta taldearen arimara gerturatzeko asmoarekin.


Autoekoizpena aukeratu duzue lan berria argitaratzeko. Aurreko diskoaren banaketan Gaztelupeko Hotsak-en laguntza izan zenuten. Oraingoan horrela izango da?

Nahiko garbi daukagu autoekoizpenean ongi mugitzen den taldea garela eta hori dela gure bidea eta gure ardatza. Horrek ez du kentzen behin lana borobilduta daukazula, urteetan egin ditugun lagunengana jotzea. Guri esfortzu itzela kostatuko zitzaigun hainbat leku edo salmenta puntuetara heltzea eta ateratako kopien kopuru bat beraien esku utzi genuen gure lana eskuragarri izateko gure ingurunetik at edo urrun dauden hainbat puntutan. Aurreko diskoan Gaztelupeko lagunek egin ziguten mesedea eta oraingoan Gor-ekoak izango dira.

Disko hartan Dantzut edo QOTSA taldeen bertsioak sartu zenituzten. Oraingo kantu guztiak zuenak dira. Zein izan da kantuen sormen prozesua?

Pasa den urtearen hasieran abestiak sortzeari ekin genionean, lokalean sartutako orduei etekin handiena ateratzeko entsegu guztiak grabatu behar genituela argi geneukan. Esan eta egin, badakizu abesti berri batekin zabiltzanean egun batetik bestera eduki ahal duzun feeling-a ez dela berdina eta feeling hori bilatzen denbora asko sarri galtzen da. Hori grabaketarekin ekidin dugu. Gu musikatik abiatzen gara eta behin musika daukagunean, musika horrek sentiarazten digunari letra ipintzen diogu. Batzutan letrak ere beste burutazio batzuetatik etorri ahal dira, gero ze musikaren espirituari egokitu ahal zaion ikusi eta abestia sortzen da.

Letrei dagokionez kezka existentzialistak nagusi direla esan daiteke. Horiei irteera emateko kantatzen duzue?

Existentzialak diren ala ez entzulearen baitan uzten dugu, horrekin jolastea gustatzen zaigu, entzuleari parte hartzeko atea zabalik uzten dugu. Gure ustetan, inguruan kezkatzen, erretzen, amorratzen, maitemintzen gaituzten gauzei buruz hitz egitea dugu gogoko. Gaur egungo desorekak, injustiziak... erantzunak ematen ere saiatzen gara, ez hirugarren pertsonan hitz eginda, lehenengo pertsonan idazten dugu, bizipenak hurbilagokoak egiteko. Ez dugu maite sufriarazten digun gizarte batean bizitzea, baina aurre egin behar diogula abesten dugu nahiz eta batzutan ihes egiteko gogoak eduki, ihes baina aurrera irtenbidearen bila! Disko honetan, nahiko ilun hitz egiten dugu, ilun baina itxaropentsu, gaueko ludopatak garelako, bidean lagun/arreba/anai asko galdu ditugulako 80. hamarkadan zaldi madarikatuarekin jolasteagatik, maitale zoragarriak izan ditugulako
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.