entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Igor Susaeta 2007-02-08

NUUK-AT giharra eta abiadura


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Zuzenean entzuteko moduko taldea da Nuuk-at. Boteretsua, gihartsua eta abiadura bizikoa delako. Zornotzako laukoteak bere bigarren diskoa kaleratu du. Geisha du izena, eta horren barneko bederatzi abestietan, gitarren zorroztasunak, dezenteko konponketek, melodia gordinek eta Usoaren ahotsak (xuxurlati tarteka, garratz batzuetan eta bortitz besteetan) aipatutako giharrari eta abiadurari bide egiten diete. Bederatzi abesti. Landutako bederatzi danbateko. Rock and roll pisutsuaren eta azkarraren zaleek berandu baino lehen eskuratu beharreko eztanda elektrikoa da Geisha.

Zergatik Geisha?
Beno, hemen, Zornotza eta Bilbo artean, emagaldu batzuk egoten dira errepide bazterrean. Orain urte batzuk etorri ziren, eta egunero-egunero, hor egoten dira. Uste dut errumaniarrak direla. Ez dakit, geishek, betidanik plazera eman diete gizonezkoei. Hori izan da euren egitekoa. Eta beno, omenaldi baten modukoa egin diegu emakume horiei, metafora bat erabilita.


Baina emagaldu horiek ez dira geishen moduan jantzita joaten, ezta?
Ez, ez. Kar, kar, kar.


Non grabatu duzue diskoa?
Hemen Zornotzan, Idaba Musik estudioetan. Ni teknikari moduan ibiltzen naiz hor, eta beno, enpresa bat sortu dugu. Nahasketak, berriz, Iker Ezkurzak egin ditu.


Nolakoa izan da diskoaren sorkuntza prozesua? Gogorra?
Bai, bai. Behin lehen diskoa kaleratuta, lasaitu egiten zara, apur bat bada ere. Hori gertatu zitzaigun guri. Baina beno, kanta berriak sortu genituen, asko sufrituta izan bazen ere. Gainera, gure baxu jole ohiak, Jaimek, taldea utzi zuen diskoa grabatu ostean. Gogorra izan zen. Durangoko Azokarako atera nahi genuenez, di-da batean grabatu behar izan genuen.


Rock and Roll bortitzaren aldeko apustu garbia egin duzue, ezta?
Bai, bai, ez dago zalantzarik.


Abestiak pisutsuak dira, gihartsuak. Zenbaterainoko garrantzia eman diozue horri?
Beno, aurreko diskoa kaleratu eta gero kontzertu dezente eman genituen. Horietan ikusi genuen, jendeak rock tankerako abestiak askoz ere gehiago baloratzen zituela. Metala jotzen genuenean, ordea
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.