entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
ITZIAR BENED 2003-11-15

NUMEN soinu paganoa

"Jarrai beza kondairak", Numenen bigarren lana "Jarrai beza kondairak", Numenen bigarren lana
Euskal Herriko historian atzera egitea dute gustuko eta hitz paganoak berreskuratzen dituztela diote. Egiten duten black-metal gogorrari gure folkloreko soinuak uztartzen dizkiote. Jarrai beza kondairak diskoa kaleratu berri duten arren, Aritz abeslariak lan berria prestatzen ari direla aurreratu digu.


Jarrai beza kondairak lanak zein ekarpen dakar?

Orain bi urte atera genuen gure lehen lana, eta ordutik bagenuen nahiko materiala prestatuta, baina gehiago lantzea nahi genuen. Diskoetxeak pentsatu zuen ideia ona litzatekeela batetik lau abesti egitea eta bestetik gure lehenengo maketa agortua zegoenez berriro ateratzea. Beraz, bi abesti berri ditu, beste bi bertsio eta azkenik gure lehenengo maketa. Su Ta Gar taldearen Mari kantaren bertsioa egin dugu, hitza oso gustukoa genuelako.

Hortaz, taldeak izan duen garapenaz ohartzeko aukera ederra izanen da, ez?

Lehenengo maketatik diskora salto handia egon da. Estiloari dagokionez, asko gogortu dugu gure soinua, baina aldi berean melodiari garrantzi gehiago eman diogu, askoz ere landuagoa dago.

Orain, hurrengo diskoa prestatzen ari zarete. Aurrerapenik emanen diguzue?

Urte bukaerarako prest edukitzea espero dugu. Orain abestiei azken ukituak ematen ari gara, estudioan sartu aurretik aurreprodukzio bat egingo dugu. Dudarik gabe, taldeak eman duen aurrerapausoa ikusiko da. Soinu indartsuagoa lortuko dugun arren gure betiko estiloa mantentzen saiatuko gara.

Euskal Herriko merkatua baino, atzerrikoa duzue jomugan...

Bai, horrela da. Badirudi etxean gure estiloak oraindik ez duela bere tokia eskuratu. Gehien bat kanpoko merkatuan saldu dugu, Hegoamerikan eta Ipar Europan, bereziki Italian eta Alemanian.

Banaketa lan handia duzue beraz. Hortaz, Goimusic diskoetxea erabakigarria izanen da.

Goimusic-ekin sinatu izana abantaila handia izan da. Argi dute uneoro zein estiloa jotzen dugun, eta hortaz, zelan eta non mugitu behar den gure lana. Oso pozik gaude.

Beraz, argi gelditu da euskarak ez duela mugarik suposatzen.

Jendearentzat oso erakargarria da gure hizkuntza. Black-metal estiloaren barruan, talde askok euren hizkuntza propioan abesten dute. Norvegia edo Suediako taldeek kasu.

Hizkuntza ez ezik, Euskal Herriko kultura oso presente dago zuen musikan.

Letrei dagokienez, euskal mitologia dugu hizpide. Politikari buruz ez dugu hitz egin nahi, ez baitator gure estiloarekin bat. Eta horrez gain, gure soinu gogorra euskal folklorearekin uztartu nahi dugu.

2003-04, ABENDUA-URTARRILA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.