entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
I 2004-08-17

NUMEN amorruz beteriko semeak

"Basoaren semeak" Numenen azken lana "Basoaren semeak" Numenen azken lana
Arrasatetik bueltan ditugu Numen taldekoak. Metalik bortitzena folk doinuekin nahasten duen talde honek, Basoaren Semeak izeneko bigarren diskoa kaleratu berri du. Lasaitasunerako gomendagarria ez den lan honek kritika ezin hobeak jaso ditu. Hala ere, hankak lurrean dituzte. Iaz Jarrai Beza Kondairak... izeneko MCDa kaleratu eta Entzun! aldizkarian izan genituen. Gaurkoan, Aritz Nabarro abeslariarekin mintzatzeko aukera izan dugu eta hona hemen basoaren iluntasunetik kontatu diguna.


Aurreko hiru lanekin alderatuta, azkena diskorik gogorrena dela esango nuke. Zer dela eta musikaren gogortze hau?

Ez genuen aurrez pentsatua, baino horrela atera da diskoa. Dena den, egia da lan gogorrago baten beharra genuela eta disko honetan argi ikusten da taldearen eboluzioa.

Halaber, orain arteko lanik landuena ere bada, non black metalaren alderik gordin eta ilunena nagusitzen den.

Dudarik gabe, lanik landuena dela uste dugu eta ados gaude diozunarekin. Gainera, eskertzekoa da hori entzutea, asko pozten baikara jakitean jendeak gure iritzi bera duela. Bestalde, Shot! estudioetan berriz ere grabatu dugu eta jada ezagunak garenez, soinu aldetik emaitzarik aberatsena erdietsi dugu.

Numen taldea euskal mitologiaren pasarte eta pertsonaien istorioak doinu paganoekin elkartu zituen lehena izan zen. Halaxe entzun eta irakur daiteke gipuzkoarren lan guztietan. Basoaren Semeak diskoan, zein pasarte berri bildu dituzue?

Oraingo honetan ez da euskal mitologiari buruzko pasarte zehatzik egon. Gure erabateko moldaketak baitira letrak. Gure barneko sentimenduak adierazten dituzten gudetan oinarritu gara gehien bat.

Hilbeteko gauetan... izeneko abestian, diskoari amaiera ematen dion ohiko folk kantua entzun dezakegu. Noizbait izango al dugu folkean soilik oinarritutako proiektu batekin gozatzeko aukera?

Agian bai, baina momentuz ez da taldearen premiazko asmoa. Egia esan, badaude beste proiektu paralelo batzuk, baina folk musikarekin ez daukate inongo zerikusirik. Esan bezala, momentuz ez dakigu egingo dugun, baina dena da posible.

Underground fanxineei omenaldi bat eginaz, esaiguzue zer suposatzen duten izen hauek zuentzat: Benito Lertxundi, Mari, Immortal, Euskal Herriko basoak, Barandiaran.

- Benito Lertxundi: Euskal folkaren oinarria.
- Mari: Jainkoen Jainkosa.
- Immortal: Black metalaren disko onenetariko bat grabatu zuen taldea (Pure holocaust!!!)
- Euskal Herriko basoak: Edertasun eta inspirazio punturik garrantzitsuenetariko bat.
- Barandiaran: Euskal mitologiaren ikuspuntu bat.

Amaitu aurretik, nolakoak zarete Basoaren Semeak?

Aurpegiz nahiko itsusiak, baina basapizti jatorrak (barreak). Alabaina, nahiko xelebreak izateaz gain jende arrunta gara.

2004, ABUZTUA-IRAILA
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.