entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
sagardia 2005-06-01

NATURAL PROJECT: Iluntasunean ere bada argirik.

Natural Project Natural Project
Urte mordoa daramate musika munduan nahiz eta euren lehendabiziko diskoak orain ikusi duen argia. Itzal garaiak ere bizi izan dituzte, eta euren ibilbide guztiaren emaitza, elektronika, kitarrak eta giro ilunak maisuki nahasten dituzten kantuetan erakusten dizkigute.
Taldea 1992an sortu zela irakurri dugu. Diskoa grabatu eta jauzia emateko hainbeste denbora pasa izanaren arrazorik ba al da?

Gure ibilbidea talde gisa nahiko aldrebesa izan da ez genuelako entsegu lokalik. Etxean grabatzen genituen gauzak ( baliabide eskasekin) eta asmatzen genituen kantuekin maketatxoak egiten genituen. 4 pistetako Atari bat genuen eta sinte eta kitarra bat. Apurka kantuak izaten hasi ginen eta techno-pop taldeak bilatzen zituen Donostiako disketxe txiki baten iragarkia ikusi genuen eta maketak bidali genituen...gaur egun entzungo bazenitu..buff...Hala ere guk egin genezakeen onena zen orduan. Harremana hasi genuen haiekin eta diskoa grabatu, baina arazo ekonomikoak medio ez zen sekula kaleratu. Zorigaitzeko horren ostean Estanis eta Yampa Ingalaterrara joan ziren eta bertan 4 urte egon ziren beraz taldea duela 3 urte arte zeharo geldituta egon dela esan genezake. Itzuleran, taldea berriro antolatu genuen, entsegu lokal bat topatu azkenean eta etapa berriari ekin genion.

Talde bati Natural Project izena jartzean ez al zarete beldur Kelly Family-ko zaleak gerturatuko ote diren zuen kontzertuetara?

Ez. Ez gara
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.