entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
OMERO 2002-10-14

MIZTURA barne egiturak

Estreinako diskoaren azala Estreinako diskoaren azala

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Donostiako Miztura taldeak irailean kaleratu du bere lehen diskoa. Fork Series diskoetxe bartzelonarra izan da argitarapenaz arduratu dena. Lan honek diskoetxearen beraren estreinatzea ere suposatu du. Jada bigarren diskoa buruan dutela, post rockari ateak zabaldu dizkio Goodspeed You Black Emperor eta Mogway-ren artean kokatzen den talde gazte honek. Barne egiturak berriz dira mugitzen...


Duela urte pare bat The Delgados-ekin jotzeko aukera izan zenuten Donostiako Gazteszena aretoan eta, bide batez, ezagutzera emateko.

Bai, Gazteszenako kontzertua aukera aparta izan zen jendaurrean gure abestiak aurkezteko.Ordura arte hainbat taberna eta areto txikitan kontzertuak eskainiak ginen eta ordura arte ez gintuen inork ezer berezirik esan. Han ordea, jende guztiak izugarrizko kontzertua eskaini genuela esan zigun eta oso pozik atera ginen. Asko eskertzen dugu Forkik eman zigun aukera hura, oso kontzertu berezia izan baitzen guretako. Gainera, hara kontzertuak ikustera joanak ginen sarritan eta leku berean kontzertua ematea gauza polita izan zen.

Garai haietan maketa bat zenuten kalean baina bigarrena ere prestatzen ari zineten.

Lehen maketa promoziorako bakarrik erabili genuen eta hortik atera zen Gazteszenako kontzertu hura eskaintzeko aukera. Ordurako, esan bezala, bigarren maketa prestatzen ari ginen. Serioagoa izan zen hura. Hilabete osoa eman genuen estudioan grabatzen eta nahasten, asko landu genuen guztia eta oso gustura gelditu ginen bigarren maketa honekin. Diseinu aldetik ere zerbait berezia egitea pentsatu genuen eta puztutako arrozaz egindako pakete batean saldu genuen maketa.

Hortik aurrera nahiko kontzertu eman dituzue.

Egia esan, maketa nahiko berandu kaleratu genuen. Nahiko denbora pasa zen grabaketatik kalean izan arte eta ordurako hainbat tokitan izanak ginen. Horien artean agian berezienak 12twelve talde bartzelonarrarekin Gijonen eta Tolosan emandako kontzertuak dira. Oso ondo moldatzen gara hauekin eta kontzertu politak izan ziren. Audience-kin ere hainbat kontzertu eman genituen.

Horietaz aparte aipatu beharra dago Donostiako Lugaritz kultur Etxean Caf
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.