entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Arkaitz Villar 2008-09-09

MENDETZ neoizko dantzalekua

Mendetz. Mendetz.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Bartzelonako laukoteak kantu berriak sortu ditu disko berria argitaratu aurretik. Lokaletik euren myspace gunera pasatu dituzte, zaleek entzun eta haien iritzia eman dezaten. Guk galdera batzuk bidali dizkiegu, lan berriko argiak nondik datozen jakin nahian.

Zuen Myspace gunea erabili duzue kantu berrien demoa erakusteko. Jendeari bere iritzia ere eskatzen diozue, doinu berrien norabidea diseinatu nahian?

Nahiko argi daukagu disko berrian zer nahi dugun baina, aldi berean, jendearen iritzia kontuan izatea ere beharrezkoa ikusten genuen. Abesti berri hauekiko zaleen jarrera ezagutu nahi genuen modu horretan kritikak nondik joan daitezkeen jakin nahian. Gainera, oraindik gu entzuteko jende ugari dagoela jakiteko ere balio izan digu.


Nola grabatu dituzue kantuok?

Modu etxetiarrean grabatu ditugu. Froga antzerako bat izan da gainera, diskoa bera agian horrela grabatuko dugu.


Myspace-a partaidetza bultzatzeko gune moduan ulertzen duzuela esan dezakegu; workshop bat ere baduzue jendeak zuen kantuak nahastu ditzan.

Myspace-a elkargunea da. Email guztiak erantzuten ditugu eta pisten gainean izandako galdeketa zabala erantzuteko Mendetz RMX Workshop-a egitea erabaki genuen. Bertan jende guztiak jaitsi ditzake gure abestien tracks-ak haiekin nahi dutena egiteko. Momentuz 30-40 nahasketa inguru jaso ditugu, batzuk oso onak. Eskertzekoa da!


Denbora laburrean gertakari ugari bizi izan dituzue, nola baloratzen duzue guzti hau?

Zuzenekoak eskaintzeari utzi diogun geldialdi honetan gertatu zaiguna nahiko heavya izan dela konturatu gara. Hoberena, musikari izateaz gain, lagun onak garela da. Hori oso argi daukagu eta horrek pasatako tentsio guztiaz gozatzeko aukera eman digu. Hori bai, gero eta erantzukizun handiagoa daukagu publikoarekiko eta argi daukagu honetaz gozatzea dela gure lehen eginkizuna.


Aipatu dugu zuen kantu berrien iritzia eskatu diezuela zaleei. Lan berriko soinua nondik zuzenduko duzuen aurreratzerik bai?

Doinu beltzagoak izango dira, funk gehiago egongo da nahiz eta abesti batzuk popzaleagoak izango diren eta beste batzuk dantzagarriagoak. Seguruenik zikinkeriatik aldendu eta harmonia gehiago bilatuko dugu: konponketa hobeak eta batez ere groove gehiago. Esperimentua ondo ateratzea espero dugu.
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.